Har ezazu parte!


Fase honetako partaidetza interesa daukan guztientzako irekia izango da. Parte hartu nahi dutenek, modu ezberdinetan egin dezakete.

Zure iritzia funtsezkoa da. Eskerrik asko!

 

 

Nola parte hartu?


 

  Galdetegi digitala 

Anonimoa. Gaika aukera dezakezu, bakarrik interesgarrienak edota gai guztiak, nahi duzun ordenean. Galdetegiak, gaika, 5 minutu inguru emango dizu. Plataforma digitalaren bitartez parte-hartzeko aukera dago, edozein aparailutik, nahi duzunean eta nahi duzun lekutik.

 


 

  Paperezko galdetegia

Paperezko galdetegien bitartez parte-hartzeko aukera dago eta udaletxean egongo dira eskuragarri, edo hemen deskargatu. Galdetegia bete ondoren, eraman edo bidali Zumaiako udaletxera, mesedez.

 


 

  Elkarrizketak

Banakako zein taldekoak eta 15-30 minutu ingurukoak. Telefonoz eta euskaraz zein gazteleraz.  Eman zure izena  

 


 

  Informazio-hitzaldia

Informazio-hitzaldia, prozesaru buruzko gai eta eduki garrantzitsuenen informazioarekin. Data finkatu gabe dago.