Zumaiako HAPOren gaiak


Ulerterraza izan dadin, Zumaiako HAPOren edukia hamar gairen inguruan antolatu da. Gai bakoitzak bere kolore, ikono, deskribapena eta galdetzeko edukiak dauzka.

 


 01 INGURUNE NATURALA

 02 MUGIKORTASUNA

 03 ESPAZIO PUBLIKOA

 04 ETXEBIZITZA

 05 JARDUERA EKONOMIKOA

 06 EKIPAMENDUAK

 07 ONDAREA

 08 TURISMOA

 09 JASANGARRITASUNA ETA KLIMA ALDAKETA

 10 INKLUSIBITATEA


 

 

 

 

 

 01 INGURUNE NATURALA

Ingurune naturalak lurzoru naturala eta Zumaiako biodibertsitatea babestea bilatzen du, baita ingurumen-arriskuak murriztea eta natura- eta hiri-paisaiak integratzea.

 

 

 


 

 

 

 

 02 MUGIKORTASUNA

Mugikortasunak aldameneko udalerriekiko kanpo-komunikazioa, zein Zumaiako barne-mugikortasuna hobetzea jasotzen ditu.

Komunikabide jasangarri eta aktiboenak lehenetsi behar ditu; oinezkoak eta txirringak, eta, ondoren, garraio publikoa. Era berean, ibilgailu pribatuaren aparkatze- eta zirkulazio-beharrak erantzun behar ditu.

 

 

 


 

 

 

 

 03 ESPAZIO PUBLIKOA

Espazio publikoa hirigintza-aktibo nagusia da, edozein udalerriko “egongela”. Hiri-parke handiak eta espazio libreak zein gertuko parke edota plazak barne hartzen ditu.

 

 

 


 

 

 

 

 04 ETXEBIZITZA

Etxebizitzaren gaiak Zumaiako herritarren etxebizitza-beharrak asetzea du helburu. Etxebizitza-mota ere aztertu nahi du: etxebizitza txikiagoak, alokairukoak, babesekoak, gazteentzakoak, eredu berriak, etab. 

Planberriak alternatiba ezberdinak aztertuko ditu bizitegi-kuantifikazio ezberdinekin etabizitegi-garapen berrietarako kokapen ezberdinekin.

 

 

 

 

 


 

 

 

 

 05 JARDUERA EKONOMIKOA

Jarduera ekonomikoa jarduera bat egin ahal izateko lurzoru eta eraikuntza aurreikusteari erreferentzia egiten dio eta Zumaian bertan enplegua sortzearekin lotuta dago.

Merkataritza, industria, zerbitzuak, lehenengo sektorea, etab.

 

 

 

 


 

 

 

 

 06 EKIPAMENDUAK

Ekipamenduek herritarrei gizarte-ongizateko zerbitzuak ematen dizkiete eta, nagusiki, honako hauek izaten dira: irakaskuntzakoak (eskolak, ikastetxeak…), osasunekoak (osasun-zentroak), soziokulturalak (liburutegia, kultura-etxea, musika-eskola…), kiroletakoak (polikiroldegiak, kirol-zelaiak…), asistentziazkoak (zahar-egoitzak) edo haurreskolak, besteak beste. 

Planak ekipamenduetarako erabilera eta kokapenak aurreikusiko baditu ere, batzuk udalez gaindiko beste administrazioen menpe daude (hezkuntza eta osasuna, Eusko Jaurlaritzaren menpe; edo asistentziazkoak, Aldundiaren menpe).

 

 

 

 


 

 

 

 

 07 ONDAREA

Ondarearen barne ondare kulturalaren eta artistikoaren mantentzea dago, hala nola eraikin edo hiri-elementu isolatuak edo multzokatuak; baita hiri-berroneratzeko eta berritzeko eremuak ere.

 

 

 


 

 

 

 

 08 TURISMOA

Turismoa Zumaian bereziki garrantzitsua da, zerbitzu-sektorean duen eraginagatik (merkataritzan, ostalaritzan, ostatatzean, bestelako zerbitzuetan, etab.), baita ingurune naturalean ere (hondartzetan), mugikortasun eta aparkatzean, besteak beste.

 

 

 

 


 

 

 

 

 09 JASANGARRITASUNA ETA KLIMA ALDAKETA

Jasangarritasuna eta klima-aldaketa zeharkako gaia da, kalitatezko udalerria lortzeko, egungo biztanle zein gerora datozen belaunaldientzat. Horretarako, jasangarritasun-alderdi orokorretandatza, baita klima-aldaketa arintzean eta klima-aldaketara egokitzean.

Arintzea Zumaia eta bere herritarrek isurpenak murrizten laguntzen dien guztian (HAPOrekin lotutakoa) datza. Bestalde, egokitzea gerta daitezkeen ondorio kaltegarriak aurreikustean datza, erantzuteko ahalmena handituz eta arrisku klimatikoen aurreko kalteberatasuna murriztuz (esaterako, uholdeak).

 

 

 


 

 

 

 

 10 INKLUSIBITATEA

Ikuspegi barneratzailea Zumaiako HAPOn zeharkako gaia da, beharrezko ikuspuntu zehatz batzuk prozesuan barneratzea bilatzen duena. Besteak beste, emakumeen ikuspuntua, nagusiena, haurrena, mugikortasun urriko pertsonena, etab. 

Azken finean, “beste betaurreko batzuk janztea” da, HAPOren bitartez gauzatuko dugun etorkizuneko Zumaiak, herritar guztien premiak erantzun ahal izateko.