ZUMAIAKO HIRI ANTOLAMENDUKO PLAN OROKORRA
ZUMAIAKO HAPOREN HASIERAKO ONESPENAREN JENDAURREKO ERAKUSTALDIA MARTXAN DA
Fase honetako partaidetza interesa daukan guztientzako irekia izango da.
Zumaiako Udalak 2020an Hiri Antolamenduko Plan Orokorra lantzen hasi zuen. 2024an, HAPOk urrats garrantzitsua eman zuen, 4. fasean, Hasierako Onespenaren Dokumentua idaztean, joan den abenduan osoko bilkuran onetsia. Orain 5. fasea hasiko da: Hasierako Onespenaren Jendaurreko Erakustaldia. Informazio eta parte-hartze prozesu publiko batekin, Zumaiako herritar guztiei irekia, Dokumentuaren edukia ezagutarazteko eta osatzeko. Bi hilabeteko aldi honetan, herritarrek zuzenean ezagutu ahal izango dute azken urteetako lanaren emaitza den Planaren lehen zirriborroa. Dokumentuak araudia jasotzen du eta udalerriaren antolamendua proposatzen du.
Zure partaidetza funtsezkoa da,
Zer da HAPO?
HAPO (Hiri Antolamendu Plan Orokorra) udalerriaren erabateko antolamendua aurrera eramateko oinarrizko tresna nagusia da.
Erreminta juridiko honek udalerriaren lurzoruen eta eraikinen erabilerak arautzenditu. Arau juridiko bezala, eskubide eta betebeharrak ezartzen ditu eta subjektu publiko eta pribatuak lotzen ditu.
Zer arautzen du?
HAPOk udalerri baten lurzorua sailkatzen du:
HAPOk udalerri baten lurzorua sailkatzen du hiri-lurzoru, lurzoru urbanizagarri eta lurzoru urbanizaezin gisa, lurzorua kalifikatzen du erabilera xedatuz (etxebizitzak, jarduera ekonomikoak, zuzkidurak...) eta kantitatea ezartzen du (eraikigarritasuna).
Laburbilduz, HAPOk zer, non eta zenbat egin daitekeen arautzen du udalerriko eremu fisikoan.
Zergatik da garrantzitsua?
Udalerriaren egitura fisikoan (lurzoru eta eraikinak) bakarrik eragiten badu ere, HAPOk udalerriaren ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-garapenean guztiz eragiten du.
Laburbilduz, HAPOk Zumaiak nolakoa izan nahi dueneko ikuspegia sortuko du, bai epe laburrenean eta ertainean zein luzean.
Zer ez da HAPO?
HAPOk ez du arautzen, esaterako, udalerri baten enplegu-politika. Esparru horretan egin dezakeena udalerrian jarduera ekonomikoetarako behar adina leku dagoen aztertzea da, eta, beharrezkoa izanez gero, erabilera horretarako espazio berriak aurreikus ditzake.
Era berean, HAPOk ez ditu xehetasunak zehazten, adibidez, ez ditu autobus-geltokiak kokatzen. Hirigintza-obretan ere ez du zer esanik, ez ditu parke batean jar daitezkeen bankuak zehazten ezta zebra-bide gehiago egokitzen.
Zer fase ditu?
Egun Zumaiak ez du HAPOrik, Arau Subsidiarioak baizik. HAPO idaztea, legez nahitaezkoa den eta, behin betiko onespenera iritsi arte, hainbat fase dituen prozesu luze eta konplexu bat da.
HAPOren erredakzioak 7 fase ditu:
0 FASEA - Herritarrek Parte hartzeko Programa (HPP)
1 FASEA - Hirigintza Informazioa
2 FASEA - Aurrerakina
3 FASEA - Jendaurreko Erakustaldia (Aurrerakina)
4 FASEA - Hasierako Onespena
5 FASEA - Jendaurreko Erakustaldia (Hasierako Onespena)
6 FASEA - Behin Behineko Onespena
7 FASEA - Behin Betiko Onespena
2020an, Udala Zumaiako HAPO lantzen hasi zen. HAPO idaztea, legez nahitaezkoa den eta, behin betiko onespenera iritsi arte, hainbat fase dituen prozesu luze eta konplexu bat da. Herritarrek Parte hartzeko Programa, Informazio eta Aurrerakinarekin 0., 1. eta 2. Faseak osatu ondoren, 2021ean 3.fasea burutu zen, Aurrerakinaren Jendaurreko erakustaldia. Bertan, Aurrerakinaren dokumentu teknikoan jasotako hainbat alternatiba kontrastatu ziren, jendaurrean erakustaldi baten eta herritar guztiei irekitako partaidetza-prozesu baten bidez. 2024an, HAPOk urrats garrantzitsua eman zuen, 4. fasean, Hasierako Onespenaren Dokumentua idaztean, joan den abenduan osoko bilkuran onetsia.
Orain 5. fasea hasiko da: Hasierako Onespenaren jendaurreko erakustaldia. Informazio eta parte-hartze prozesu publiko batekin, Zumaiako herritar guztiei irekia, Dokumentuaren edukia ezagutarazteko eta osatzeko. Bi hilabeteko aldi honetan, herritarrek zuzenean ezagutu ahal izango dute azken urteetako lanaren emaitza den Planaren lehen zirriborroa. Dokumentuak araudia jasotzen du eta udalerriaren antolamendua proposatzen du.
Zer muga ditu?
Udal-tresna juridiko bat izanda ere, HAPOek udalerriaz gaindiko administrazioetatik datozen eta aintzat hartu behar dituzten hainbat baldintza dituzte.
Beraz, Zumaiako HAPOk legeria sektoriala jaso behar du, bai eta Estatutik eta Eusko Jaurlaritzatik datozen aplikazio zuzeneko arauak ere (hirigintza-estandarrak, adibidez), esaterako honako hauei dagozkienak; itsasertzak, ura, errepideak, lurzoru kutsatuak, ondarea edo telekomunikazioak. Zehazki, etxebizitzaren esparruan, Eusko Jaurlaritzak Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen (LAG) bitartez arautzen du HAPOn antola daitezkeen etxebizitza berrien kopurua.
Gainera, zeharkako gaiak biltzen eta lantzen ditu, hala nola ingurumena, jasangarritasuna, klima aldaketa, genero ikuspegia, hizkuntzaren inpaktua, osasuna, inpaktu akustikoa, etab.
Bestalde, Zumaiako HAPOren fase honetako parte hartzeko prozesuak ahalik eta pertsona gehienen eta askotarikoen ekarpenak jasotzea du helburu, plan berria aberasteko, dituen hirigintza- informazioarekin lotutako edukiak egiaztatu eta osatuz, emaitza loteslea izan gabe.
Azkenik, beharrezko faktore sozioekonomikoa aipatu behar da HAPOn aurreikusitakoak aurrera eraman ahal izateko. Esaterako, gerta liteke HAPOk etxebizitza edo ekonomia jarduerarako espazio berriak aurreikustea eta, ordea, horiek planaren indarraldian ez garatzea. Bi kasuetan, egoera ekonomikoagatik eta planarekin zerikusirik ez duten faktoreen ondorioz.